2015-02-24

Zein polita!!!


KANPORA DENA ETA MUNDUA ALDATU!

Nire ustez, Munduan gauza pila bat aldatu beharko genituzke. Hasteko, politikari txar gehiegi daudela uste dut eta gure Mundutik Martera bidali beharko genituzkeela. Hona hemen gure Mundutik atera beharko genituzkeen beste 4 gauza.

Lehenik, pedofiliarekin bukatu behar dugu behingoz umeei hori egitea gauza maltzur baino maltzurragoa iruditzen zaidalako.

Gero, gosetea lehenbailen kanporatuko nuke milioika familia hiltzen direlako urtero Munduan. Gainera, familia eta ume txiki askok ez daukate jatekorik, eta gure etxean dagoen janari guztia zenbatzen hasten bagara, inoiz ez genuke amaituko.

Gure mundutik aterako nukeen hurrengo gauza droga izango zen. Droga mota asko daude, eta gero eta txarragoak.

Azkenengoz eta oso injustua iruditzen zaidana da Kenian gertatzen dena, ablazioa. %25a oraindik sufritzen dute basakeria hau. Amek hau egiten diete euren alabei erlijioa dela eta.

NAHIKOA DA!

Kanpora politikari txarrak, pedofilia, gosetea, drogak eta ablazioa, kanpora dena eta Mundua aldatu!

                                                 Janire Abad Egiarte


Hemen daukazue nire idazki polita:


AMA  IZAN  ETA  BIZI!!!

  
   Umeak edukitzea bizitzan gertatu ahal zaizun gauzarik onena da nire ustez. Gainera, oso polita izan daiteke nola beste pertsona jaio berri bat zure gorputzetik ateratzen den ikustea.

   Hona hemen umeak edukitzeko eta nahi duzun guztia ospatzeko arrazoi batzuk:

   · Ama zara: Ama zarela konturatzea poztasunez hiltzen zaitu, oso polita baitda.

 · Hasten ikusi: Zure umea hasten ari dela konturatzen zara. Batzuetan ez zaizu gustatzen bizitza hain arin joatea baina ondo-ondoan asko gustatzen zaizu.

 ·Maite zaitu: Umea baduzu, neska edo mutila, benetan maitatuko zaituela. Muxu eta besarkada gehiago dituzu ere bai egunero.

Orain badakizu, umeak eduki edo adoptatu, baina… Kontu eta gogoratu!
Ez obsesionatu honekin eta itxaron 25-30 urte eduki arte.


                                                Janire Abad Egiarte

2015-02-23

Hona hemen nik idatzitako liburua:

TXIKIA  IZAN  NAHI  DUT!

Kaixo! Ni Maider izeneko neskatila jatorra, lagun ona, polita eta oso azkarra naiz. Oraintxe bertan 11 urte ditut baina Otsailaren 16an, 12 egingo ditut. Nire izena aitak jarri zidan zeren eta pila bat gustatzen zitzaion izena bai lehen eta baita orain.

Anai handi bat daukat, tuntun galanta. Ander deitzen da eta 16 urte ditu. Niretzako gaiztoa, ikasle txarra, tuntuna eta harroputza da. Baina esan dudan moduan, hori neure iritzia da. Nire gurasoentzat eta neska askorentzat munduko mutiko politena eta jatorrena da. Hori idaztea asko kostatu zait gezurrak ez zaizkidalako bat ere ez gustatzen eta gurasoek eta neska askok nire anaiataz pentsatzen dutena ez da egia. Nire anaiari bakarrik inporta zaio bere izaera fisikoa eta gainera pubertaroak harroputz galanta bihurtu du. Baina ez pentsatu txarto, Ander ez da horrela jaio. Txikitan beti jolasten zuen nirekin eta oso jatorra zen. Txikitan inoiz atera ez zuen amorrua, orain nirekin ateratzen ari da.

Askoz lehenago jaiotako bi pertsona geure gurasoak dira.

Amatxo Zuriñe deitzen da eta 47 urte egingo ditu Otsailaren 25ean. Ile kiskur beltza polita dauka eta sudur txikia. Sudurra oso barregarria da hotzarekin gorri-gorria ipintzen zaiolako. Neure amatxo irakaslea da eta beti dago prest Anderri eta bioi laguntzeko.

Aitatxo Juan deitzen da eta 49 urte dauzka. Ile gutxi dauka baina oso altua eta indartsua da. Bere begi berde argitsuak oso politak dira. Neure aitatxo zapatalaria da eta kazetaria izateko ikasi zuen.

Nire familia ezagutu duzue. Orain nire egun normal bat ezagutuko duzue.

Nire egun normal bat 8:30etan hasten da, eskolara joateko prestatzen hasteko. Nire aitak laranja-zukua eta esnea prestatzen dit.
-Maider!- oihukatzen dit berak. -Gosaria prest daukazu. Jarri galtzerdiak, zapatilak eta amantala!
Nik ez entzundakoa egiten dut eta berdina errepikatzen dit hiru edo lau biderrez. 8:50 direla, eskola 9:30etan hasten dela eta oso motela naizela ohartzen naizenean, hau erantzuten diot nire aitari erdi lo, oraindik eta bero-bero.
-Banoa!- oihukatzen diot nik, kroketa egiten dudan bitartean ohetik altxatzeko.
Gosaltzen dut, jasten naiz, hortzak gartzen ditut eta 9:15etan klasera noa, indarrik gabe.

4:30etan bueltatzen naiz etxera, poz-pozik. Merienda jan, apur baten Zapeando izeneko telebistako programa barregarri eta dibertigarri bat ikusi, etxerako lanak egin eta akademiara edo igeriketara noa. Bueltatzen naizenean, afaltzen dut eta telebistara noa, amak prestatu didan frutarekin. Anaiak ere egiten du hori, baina ni baino askoz arinago joaten da telebistara, ni jaten oso motela naizelako.
-Ohera oraintxe bertan, begiratu duzu zein ordu den?- galdetzen dit amatxok.
-Zer? 10ak dira, itxaron apur bat!- erantzuten diot nik.
Baina ezin dudanez beraren kontra irabazi, hortzak garbitu eta ohera joan behar naiz.

Niri buruz dena kontatu dizuet, gauza bat izan ezik eta hain ondo ezagutzen garenez, horretaz hitz egin nahi dut, nire ametsa. Berriro ere txikia izatea eta handia izan naizela gogoratzea txarto egin ditudan gauzak ondo egiteko da nire ametsa.

Badakit ez dela batere normala, ez posiblea. Badakit nire adineko neska guztiak handiak izan nahi dutela, baina nik ez, ni besteengandik desberdina, arraroa, berezia eta bakarra naiz.

Duela gutxi, hasi naizela konturatu naiz, aldatzen ari naizelako. Beste egun batean, Elexalde instituturako matrikulak eman zizkiguten. Hainbeste gauzekin, norbaiteri kontatu behar niola nabaritu nuen. Horretarako, nire amatxo pertsona aproposa zela pentsatu nuen.

Egun horretan nire ohean jesarri nintzen.
-Ama!- deitu nion nik –Etorri, mesedez!
Etorri zenean, nirekin jesarri zen eta den-dena kontatu nion.
-Berriro txikia izan nahi dut, gauza pila bat egin ditudalako txarto!- kontatu nion, negarrez.
Hori esan nuenean, nire amak horrela erantzun zidan:
- Mundu honetan, bihotza, inor ez da perfektua.



                           Janire Abad

2015-02-20

2015-02-18

kaixo, ni Elsa nahiz eta  hemen daukazue nire ipuina:



           bi pertsona eta bere txakurra







Bazein behin txakur bat Beltzi izena duena eta bere bi zaintzaile, Juan eta Maribi. Juanek, ez zeukan lana orduan, asko zaintzen zuen bere txakurra, baina Maribik, bere kontrakoa zen, lana zeukan baina ez zuen bere txakurra zaintzen, ez zion urik ere ematen.

Orain egun baten gertatutakoa kontatuko dizuet:
Juan goiz-goiz altxatu zen entrebista bat zeukalako orduan beltzi atera zuen kalera, eman zion ura ,janaria orraztu zuen eta joan zen elkarrisketara.

Maribi, konturatu zen Juan joan zela orduan jarraitu zuen lo egiten baina beltzi jarri zen negar egiten eta maribi esnatu zuen.Maribi altxatu eta logela batera eraman zuen ura, jatekorik eta ezer gabe.Orduan, jarri zen negar gehiago egiten, kalera atera eta itxi zion atea. Beltzi, belarrera joan zen eta Juan bilatzen hasi zen.Juan joan zen sartzen baina txakur bat ikusin zuen.Hartu zuen eta ikusi zuen bere mobil zenbakia zeukala.
Etxera joan zen eta Maribiri esan zion:
-Non dago beltxi?
-Ez dakit, sukaldean egongo da.-Maribi esan zuen.
Juan sukaldera joan zen eta beltxi ikusi zuen orduan esan zuen:
-Maribi , beltxi ez dago nik aurkitu dut kalean.Zergaitin zegoen kalean bakarrik?
-Negarrez egon denez kalera atera dut.Baina hotza egiten zuenez etxera bueltatu naiz.-esan zuen Maribik.
-Hori ezin zaio egin txakur bateri !!!
Maribi konturatu zen egindakoa txarto zegoela.
-Baina orduan joan naizen bakoitzean.Zer egin diozu?
-Ba, logela baten zartu ura eta janari gabe.Baina orain konturatu naiz txarto dagoela.

ZER IRUDITU ZAIZUE? BA HAU ANIMALI ASKORI GERTATZEN ZAIE BAINA, EZ DUTE BERE ZAINTZAILEAK BILATZEN.

2015-02-13

MUJERES Y CIENCIA

En clase de Lengua Castellana hemos investigado sobre la vida de algunas mujeres científicas que han existido a lo largo de la Historia.Ha resultado realmente interesante y a continuación publicamos el resultado de nuestro trabajos.
Esperamos que os guste.




  • Jane Goodall


                                 

  • Rosalind Franklin


  • Agnodice




  • Rosalind Franklin 



  • Marie Curie