Hona hemen nik idatzitako liburua:
TXIKIA IZAN NAHI
DUT!
Kaixo! Ni Maider izeneko neskatila
jatorra, lagun ona, polita eta oso azkarra naiz. Oraintxe bertan 11 urte ditut
baina Otsailaren 16an, 12 egingo ditut. Nire izena aitak jarri zidan zeren eta
pila bat gustatzen zitzaion izena bai lehen eta baita orain.
Anai handi bat daukat, tuntun galanta. Ander deitzen da
eta 16 urte ditu. Niretzako gaiztoa, ikasle txarra, tuntuna eta harroputza da.
Baina esan dudan moduan, hori neure iritzia da. Nire gurasoentzat eta neska
askorentzat munduko mutiko politena eta jatorrena da. Hori idaztea asko kostatu
zait gezurrak ez zaizkidalako bat ere ez gustatzen eta gurasoek eta neska askok
nire anaiataz pentsatzen dutena ez da egia. Nire anaiari bakarrik inporta zaio
bere izaera fisikoa eta gainera pubertaroak harroputz galanta bihurtu du. Baina
ez pentsatu txarto, Ander ez da horrela jaio. Txikitan beti jolasten zuen
nirekin eta oso jatorra zen. Txikitan inoiz atera ez zuen amorrua, orain
nirekin ateratzen ari da.
Askoz lehenago jaiotako bi pertsona geure gurasoak dira.
Amatxo Zuriñe deitzen da eta 47 urte egingo ditu
Otsailaren 25ean. Ile kiskur beltza polita dauka eta sudur txikia. Sudurra oso
barregarria da hotzarekin gorri-gorria ipintzen zaiolako. Neure amatxo
irakaslea da eta beti dago prest Anderri eta bioi laguntzeko.
Aitatxo Juan deitzen da eta 49 urte dauzka. Ile gutxi
dauka baina oso altua eta indartsua da. Bere begi berde argitsuak oso politak
dira. Neure aitatxo zapatalaria da eta kazetaria izateko ikasi zuen.
Nire familia ezagutu duzue. Orain nire egun normal bat
ezagutuko duzue.
Nire egun normal bat 8:30etan hasten da, eskolara joateko
prestatzen hasteko. Nire aitak laranja-zukua eta esnea prestatzen dit.
-Maider!- oihukatzen dit berak. -Gosaria prest daukazu.
Jarri galtzerdiak, zapatilak eta amantala!
Nik ez entzundakoa egiten dut eta berdina errepikatzen
dit hiru edo lau biderrez. 8:50 direla, eskola 9:30etan hasten dela eta oso
motela naizela ohartzen naizenean, hau erantzuten diot nire aitari erdi lo,
oraindik eta bero-bero.
-Banoa!- oihukatzen diot nik, kroketa egiten dudan
bitartean ohetik altxatzeko.
Gosaltzen dut, jasten naiz, hortzak gartzen ditut eta
9:15etan klasera noa, indarrik gabe.
4:30etan bueltatzen naiz etxera, poz-pozik. Merienda jan,
apur baten Zapeando izeneko telebistako programa barregarri eta dibertigarri
bat ikusi, etxerako lanak egin eta akademiara edo igeriketara noa. Bueltatzen
naizenean, afaltzen dut eta telebistara noa, amak prestatu didan frutarekin.
Anaiak ere egiten du hori, baina ni baino askoz arinago joaten da telebistara,
ni jaten oso motela naizelako.
-Ohera oraintxe bertan, begiratu duzu zein ordu den?-
galdetzen dit amatxok.
-Zer? 10ak dira, itxaron apur bat!- erantzuten diot nik.
Baina ezin dudanez beraren kontra irabazi, hortzak
garbitu eta ohera joan behar naiz.
Niri buruz dena kontatu dizuet, gauza bat izan ezik eta
hain ondo ezagutzen garenez, horretaz hitz egin nahi dut, nire ametsa. Berriro
ere txikia izatea eta handia izan naizela gogoratzea txarto egin ditudan gauzak
ondo egiteko da nire ametsa.
Badakit ez dela batere normala, ez posiblea. Badakit nire
adineko neska guztiak handiak izan nahi dutela, baina nik ez, ni besteengandik
desberdina, arraroa, berezia eta bakarra naiz.
Duela gutxi, hasi naizela konturatu naiz, aldatzen ari
naizelako. Beste egun batean, Elexalde instituturako matrikulak eman
zizkiguten. Hainbeste gauzekin, norbaiteri kontatu behar niola nabaritu nuen.
Horretarako, nire amatxo pertsona aproposa zela pentsatu nuen.
Egun horretan nire ohean jesarri nintzen.
-Ama!- deitu nion nik –Etorri, mesedez!
Etorri zenean, nirekin jesarri zen eta den-dena kontatu
nion.
-Berriro txikia izan nahi dut, gauza pila bat egin
ditudalako txarto!- kontatu nion, negarrez.
Hori esan nuenean, nire amak horrela erantzun zidan:
- Mundu honetan, bihotza, inor ez da perfektua.
Janire Abad
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina