Zein polita!!!
KANPORA DENA ETA MUNDUA ALDATU!
Nire ustez, Munduan gauza
pila bat aldatu beharko genituzke. Hasteko, politikari txar gehiegi daudela
uste dut eta gure Mundutik Martera bidali beharko genituzkeela. Hona hemen gure
Mundutik atera beharko genituzkeen beste 4 gauza.
Lehenik, pedofiliarekin
bukatu behar dugu behingoz umeei hori egitea gauza maltzur baino maltzurragoa
iruditzen zaidalako.
Gero, gosetea lehenbailen
kanporatuko nuke milioika familia hiltzen direlako urtero Munduan. Gainera,
familia eta ume txiki askok ez daukate jatekorik, eta gure etxean dagoen janari
guztia zenbatzen hasten bagara, inoiz ez genuke amaituko.
Gure mundutik aterako nukeen
hurrengo gauza droga izango zen. Droga mota asko daude, eta gero eta
txarragoak.
Azkenengoz eta oso injustua
iruditzen zaidana da Kenian gertatzen dena, ablazioa. %25a oraindik sufritzen
dute basakeria hau. Amek hau egiten diete euren alabei erlijioa dela eta.
NAHIKOA DA!
Kanpora politikari txarrak,
pedofilia, gosetea, drogak eta ablazioa, kanpora dena eta Mundua aldatu!
Janire Abad Egiarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina