AMETS AMESLARI
Amaren barruko laguna
Kaixo, nire izena Janire da eta 11 urte ditut. Nire ustez, neskato alaia eta nahiko barregarria naiz.
Gaur hona etorri naiz nik Durangoko azokan erositako eta irakurritako liburu zoragarria aurkezteko. Bere izena Amets ameslari, amaren barruko laguna da.
IDAZLEA ETA ILUSTRATZAILEA
Bere idazlea Fernando Morillo da. 1974.urtean jaio zen Azpeitian. Sari ugari jaso ditu bere lanari esker. 2011n Gaumin argitaletxea sortu zuen, haur eta gazte literatura bultzatzeko asmoz. Liburu honek ez dauka ilustratzailerik ez duelako margozten, argazkiak ateratzen ditu baizik.
Horregatik, liburu honek ez dauzka marrazkiak.
PERTSONAIAK
Pertsonaia nagusia Amets da, ametsez beteriko mutiko bat da. Lagun, leku, soinu eta usain bakoitzak bere istorioa xuxurlatzen dio. Ume bakarra eta berezia da, baina oso azkarra. Sentimenduz beteta dago eta oso maitagarria da. Baina ipuin guztiak ez dira gozoak izaten, eta egun batean ametsa amesgaizto bihurtzen zaio.
Bigarren mailako 4 pertsonaia daude:
-1: Ametsen ama. Atsegina, maitagarria eta pertsona ona da baina laster, minbizia daukala jakingo du.
-2: Ametsen aita. Bikaina da irudiak sortzen eta gutxi hitz egiten du. Maisu ona da eta berarekin segituan ikasten duzu amets bateri forma ematen.
-3: Erika. Bere lagunik onenetarikoa da. Neska baxua, sudur txikia oreztaz beterik dauka eta barre egiten duen bakoitzean inguruko guztiak kutsatzen ditu. Batzuetan, bere lagunak esaten diote Ametsen nobia dela.
-4: Mikel. Ametsen klasekidea da eta Erikaren ondoan, bere lagunik onena. Handitan aktore izan nahi du eta horregatik, batzuetan, oso arraro mintzatzen da. Txantxazale amorratua da baina fidatzeko moduko laguna ere bada.
LEKUA
Nik aukeratutako lekua Ametsen etxea da. Han, Erikak eta Ametsek aitari negarrez harrapatu zioten.
SINOPSIA
Egun batean, Ametsek Erika izeneko lagun bateri gonbidatu zion bere etxera. Han, bere aita negarrez ikusi zuten eta ez zekiten zergatia. Hurrengo egunean, Mikel izeneko beste lagun bateri kontatzen diote eta berak dibortzioa dela esaten du. Ametsen irakasle faboritoa Aiora da eta horregatik, kontatu zion bere gurasoak dibortziatu egingo zirela. Beste egun batean, Ametsen gurasoak Aiorarekin hitz egitera joan zirenean egia kontatu zien. Gehiago jakin nahi baduzue, nik pozik utziko dizuet neure liburua.
NIRE IRITZIA
Niri asko gustatu zait oso erraza delako irakurtzeko eta 10-20 egunetan liburu osoa irakurrita daukazu. Istorio zoragarri polita iruditu zait niri. Asko engantzatzen du eta sentimenduz beteta dago. Irakurri dudan liburuetatik, hau gehien gustatzen zaidanetako bat da. Benetan gomendatzen dizuet liburu hau.
Espero dut nire aurkezpena zuen gustukoa izatea.
AMAIERA
Janire A.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina