KAI
Kai nire lagun berria
da. Kairen aita txinatarra da eta bere ama, italiarra. Alaska izeneko herri
batean jaio zen, 1997.urtean. Oregonen bizi da baina orain Usansolora, nire
etxera etorri da gastelania ikastera.
Etorri zenean, Kaik
ile kiskur, luze eta ikatza besain beltza zuen.Orain, berriz, ile motza du,
dirudienez,arraro sentitzen zen bere lagunen artean, inork ez zeukalako berak
bezala. Beltzarana da eta begi marroi ilunak ditu. Kai gihartsua da, izan ere,
kirola egiten du gauero etxean. Uste dut ni ere hasiko naizela hori egiten. Ez
dut lortuko baina, behintzat, saiatuko naiz.
Oso mutil alaia da eta
egun on bat daukanean, nabaritzen zaio. Beti dauka irribarre polit eta atsegin bat bere
aurpegian.
Txantxak asko
gustatzen zaizkio berari baina batzuetan, apur bat pasatzen da eta mina egiten
du. Ez du beti bere indarra kontrolatzen eta ez dagoenez bere menpe, ez da gai
gelditzeko. Esan beharra daukat, batzuetan berekoi galanta iruditzen zaidala.
Oso arropa berezia
eramaten du beti. Berak, ez du pijamarik erabiltzen, beraz ,kamisetak eta
prakak erabiltzen ditu ohera joateko.
Oso lagun ona iruditzen
zait Kai, izan ere, ideia ikusgarriak eta dibertigarriak asmatzen eta
bururatzen zaizkio bat-batean.
Egilea: Janire
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina