Maule nire bi urteko lehengusina da, neska hau Gernikakoa da eta nire lehengusuarekin , osabarekin eta izekorekin bizi da. Bere urtebetetzea ekainaren 4an da , aurten 3 urte beteko ditu.
Maulek eguzkia bezain horia du ilea eta kirkirduna du. Azala zuria du gainera oso polita du. Begi marroiak ditu, zuhaitzaren enborra bezalakoak. Irribarre polita eta dibertigarria du . Espageti bat bezain argala da eta zuhaitz bat baino baxuagoa.Beti bi mototsak daramatza buruan eta goma bakoitza kolore batekoa du.
Oso ona da. Nire ahizparekin, aitarekin ,lehengusuarekin jolasten du.
Musu handi bat Maule.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina