Gu seigarren mailako Elsa, Ane, Asier eta
Naia gara eta herritartasunean ikusi dugun pelikulari buruz aurkezpen txiki bat
egingo dugu. Pelikulak “La Bicicleta Verde ” du izena .
Pelikula honen benetako izenburua
Wadjda da eta Arabia Saudin
egina dago. Andre
batek zuzenduta
eta idatzita, andre
horrek Haifaa
Al Mansour du izena. Arazoak izan zituen grabaketa
egiteko orduan, herrialde horretan, emakumeek gizonezkoekin lan egitea ez dagoelako onartuta .
Pelikula hau 2012.urtean egin zen eta
93
minutu irauten du . Gizarte Drama
generokoa
da.
Wadjda
hamar urteko neska bat da eta Riadeko kanpoaldean bizi da, Arabia Saudiko
hiriburuan.
Alaba bakarra da eta bere ama momentu zail
batetik pasatzen ari da. Mutil bat ezin duenez izan, bere senarrak usteko asmoa
dauka.
Nahiz
eta mundu zail batean bizi, Wadjda beti alaia, ausarta , ekintzailea eta trebea
da bere mugetara heldu arte.
Bere
helburu edo helmuga nagusia behin denda
baten ikusitako bizikleta erostea da, gizarte hartan emakumezkoak derrigortuta
eduki arren.
Zuzendariaren
hitzak eta ondorioak:
Niretzat
garrantzitsuena Arabia Saudiko emakumeen egoera isladatzea zen.
Uste dut bilatu behar dugula modu bat gure gizartean eta kulturan aldaketak eta modernizazioa sartzeko.
Espero dut pelikulak Arabia Saudiko emakumeen bizitza kontatzea
eta haiek hau ikustean indarrak hartzea eta gizonei aurre egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina