2015-01-23
2015-01-16
EDERRA ETA PIZTIA ANE ETA NAIA
Bazen behin, orain dela asko herri txiki batean, etxe zahar zikin batean
neska Pizti bat bizi zen. Denek uste zuten txarra zela eta ume guztiak barre
egiten zuten bera ikustean.
Herri txiki horretako gazteluan, printze ederra, maitagarria eta bihotz
onekoa bizi zen, eta laster bere urtebetetzea ospatuko zuen. Herriko biztanle guztia gonbidatuta zeuden,
neska piztia ere.
Neska piztiak beldurra zuen herriko
guztiak berataz barre egitea festan, baina ez bazihoan, erregea
berarekin haserretuko zen, printzearen urtebetetze festara joatea lege bat
zelako. Bere etxeko sotoan negarrez hasi zen. Bat-batean, gizon maitagarri bat
agertu zen bere aurrean. Orduan hau esan zion:
-Zer gertatzen zaizu piztia?
-Printzeak bere urtebetetzera gonbidatu nau eta oso motza naizenez, denak
barre egingo dute nitaz.
- Horretara nik lagunduko dizut!!! Dinbidi danbada bung!!!
Eta neska pizti, ederra, bihurtu zen, jantzi eder batekin eta ile apainduarekin.
- Mila esker, zuri esker oso polita nago. - Eskertu zion neska piztiak oso
pozik.
-Baina hamabiak baino lehenago printzeari muxua eman behar diozu, bestela piztia bihurtuko
zara berriro.
Neska festara joan zen eta bat-batean printzea agertu zen berarekin dantza
egin nahi zuela esanez.
Orduak eta orduak pasatu ziren eta dantza egiten jarraitzen zuten, orduan
neska hamaikak eta berrogeita hamazortziak zirela konturatu zen eta printzea
kanpora eraman zuen:
-Maite nauzu edo polita naizela pentsatzen duzu?- galdetu zion neskak.
-Bai- erantzun zion printzeak.
-Hori egia dela esateko, muxu eman niri- esan zion neskak.
Printzeak pausu bat aurrera eman zuen eta hamaikak eta berrogeita hemeretzian
muxua eman zion. Neska betirako polita izan zen eta biak ezkondu ziren.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)